Soreasu beteta aurkeztu du Ekaintxok ikuskizun berria

Uztarria.eus 2018ko mai. 6a, 12:42

Ekain eta ekainkeriak ikuskizun berria estreinatu zuen atzo Ekaintxo pailazoak Soreasu antzokian. Herrian eta herrikideen aurrean estreinatu zuen Ekain Ibarguren azpeitiarrak Udalak eta Kultur Mahaiak emandako Sormen Bekaren laguntzarekin ondu duen ikuskizuna. Ikusleek, beste behin, ez zioten hutsik egin; Soreasu beteta zela taularatu zuen Ekaintxok bere lana, eta ikusle horietako batzuk agertokian lagun ere izan zituen pasarte batzuetan, Alberto Belokiren argazkiekin osatutako bilduma honetan ikus daitekeenez.