Boluntariotza azoka egin dute gaur goizean

Uztarria.eus 2018ko mai. 5a, 15:38

Sareginez plataformak sustatuta, boluntariotza hamabostaldia egiten ari dira maiatzaren 10era bitartean. Horren barruan, gaur eguerdira bitartean Boluntariotza Azoka izan da plazan. Gipuzkoako hainbat boluntariotza-erakundek eta Azpeitiko beste batzuk postuak jarri dituzte plazan. Postuetan egiten duten lanaren berri emateaz gain, askotariko tailerrak egin dituzte.