Txirrindularitzako Urrakiko Igoera jokatuko da bihar

Uztarria.eus 2018ko mai. 5a, 14:55

Bihar, igandea, XLVIII. Urrakiko Igoera txirrindularitza proba jokatuko da Azpeitian. 09:00etan irtengo dira Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariak Azpeitiko plazatik.

Lagun Onak txirrindularitza elkarteak antolatutako Urrakiko Igoeran Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek parte hartuko dute, eta Euskalduna Torneoaren barruan jokatuko da proba. Bihar, igandea, 09:00etan irtengo dute parte hartzaileek Azpeitiko plazatik, eta 129 kilometroko ibilbidea izango dute Urraki gaineko helmugara iritsi aurretik.

XLVIII. Urrakiko Igoera txirrindularitza probaren ibilbidea:
- 09:00. Irteera, Azpeitiko plazatik.
- 09:13. Zestoa.
- 09.18. Arroagoia.
- 09:35. Azpeitia.
- 09:52. Zestoa.
- 10:00. Aizarnazabal.
- 10.06. Oikia eta Zumaiako Txikierdiko biribilgunea.
- 10.33. Azpeitia.
- 10:57-11:10. Aizarnazabal, Oikia, Zumaia.
- 11:30. Azpeitia.
- 11:44. Urraki.
- 11:56. Errezil
- 12:09. Azpeitia
- 12:23. Helmuga, Urraki.