Pentsiodunak borrokan jarraitzeko prest, "gaurko eta etorkizuneko pentsioen alde"

Uztarria.eus | Gizartea | Argazki galeria
2018-05-04 20:33

Ostiral arratsaldez atera dira kalera aste honetan Azpeitiko pentsiodunak eta jendetsua izan da, beste behin, Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Plataformak deitutako mobilizazioa. Astelehenetako plazako elkarretaratzearen ordez, gaur plazatik abiatu eta plazan bertan bukatu den manifestazioa egin dute, Alde Zaharreko kaleetan. Bi pankarta eraman dituzte martxaren buruan: Pentsio publiko duin baten alde. 1.080 euro pentsio minimoa. Sistema propioa! irakur zitekeen aurrenekoan, Urolako Pentsiodunen Plataformak sinatuta; Pentsio publiko eta duina. %0,25 ez, KPI bai zioen besteak, Jubilatu eta Pentsionisten Plataformak sinatutakoak.

Gauko ezohiko protestan parte hartzeko deia egina zieten pentsiodunek egun lanean ari direnei eta gazteei; astelehenetan elkartu ohi direnetako batzuk falta baziren, asteroko elkarretaratzeetan egon ohi ez direnak ez dira gutxi izan gaurkoan.

Kalez kaleko martxaren ondoren, plazan elkartuta, zenbait hizlariren mezuak entzun dituzte mobilizazioan parte hartu dutenek. Hizlariek pentsioen alde kalera irteten jarraitzera animatu dituzte pentsiodunak. Horrela, Bizkaiko Pentsiodunak Martxan plataformako Xabier Isasak gogoratu die "gaurko eta etorkizuneko pentsioen alde" ari direla borrokan.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa