Jonathan Terronek Brazilian Jiu Jitsuko Europako txapela jokoan izango du asteburuan

Uztarria.eus 2018ko mai. 3a, 18:35
Jose Miguel Tamayo, Octavio Oscar Luz de Paula eta Jonathan Terron.

Brazilian Jiu Jitsu Federazioak antolatutako Nazioarteko Masterra jokatuko du asteburuan, Katalunian. Jose Miguel Tamayo eta Octavio Oscar Luz de Paula donostiarrekin batera, Azpeitia ordezkatuko du txapelketan.

Brazilian Jiu Jitsu Federazioak antolatutako Nazioarteko Masterra jokatuko dute asteburuan, Bartzelonako L'Hospitalet de Llobregat herrian. Kirol horretan aritzen diren borrokalari onenetakoek parte hartuko dute bertan, eta haien artean izango da Jonathan Terron Azpeitiko bizilaguna. Terronekin batera, Katalunian izango dira Jose Miguel Tamayo eta Octavio Oscar Luz de Paula donostiarrak. Hirurek elkarrekin Azpeitia ordezkatuko dute txapelketan. Nazioarteko Masterraren barruan jokatuko da, era berean, kirol modalitate horretako Europako Txapelketa ere.

Hain zuzen ere, iazko urrian Europako Txapelketa irabazi zuen Terronek, eta, beraz, titulua berritzeko aukera izango du asteburuan.