Serrulla, Izaro eta Esto No Es Rock Radical Vasco bihar eta etzi, Sanagustinen

Uztarria.eus 2018ko mai. 3a, 13:57

Izaro eta Serrullaren kontzertuak bihar izango dira, 22:00etan hasita, eta sarrerak agortuta daude. Esto No Es Rock Radical Vasco emanaldian Kortatu, Escorbuto eta La Polla Records talde mitikoen abestiak entzuteko aukera izango da. Zapatuan izango da kontzertu hori, 23:00etatik aurrera, eta 12 euroren trukean eros daitezke sarrerak.

Bihar eta etzi izango da kontzerturik herrian. Izan ere, bihar, 22:00etan hasita, Izaro eta Serrulla taldeen kontzertuak izango dira Sanagustin kulturgunean. Etzi, zapatua, berriz, Esto No Es Rock Radical Vasco emanaldia izango da, 23:00etatik aurrera.

Izaro eta Serrulla taldeen emanaldietarako sarrera guztiak agortuta daude. Eason disko berria aurkeztuko du Izarok biharko emanaldian, eta Serrullak 1/4 life lana.

Etzi, berriz, Esto No Es Rock Radical Vasco emanaldia eskainiko dute Aizu!, Los Demenciales Chikos Acelerados eta La Txirla Records taldeek. Saioan Kortatu, Escorbuto eta La Polla Records talde mitikoen abestiak entzuteko aukera izango da. Sarrerak salgai daude, 12 euroren trukean, Sanagustin kulturgunean eta Kulturaz.eus webgunean.

Bi egunetako kontzertuetarako erabili ahal izango da Kultur Bonoa.