'Lady Bird' eta 'Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko mai. 3a, 11:15

Zapatutik astelehenera zinema ikusteko aukera izango da oraingoan ere Soreasu antzokian. Bi film emango dituzte: Greta Gerwig zuzendariaren Lady Bird (AEB, 2017) eta Sergio Manfiok zuzendutako Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa (Italia, 2018) animazio filma.

Hiru egunetan ikusi ahal izango da Lady Bird Soreasun: zapatuan, 22:00etan; igandean, 19:30ean; eta astelehenean, ikuslearen egunean, 21:00etan. Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa, berriz, bereziki umeei eskainitako igande arratsaldeko saioan emango dute, 16:30ean.