Material birziklatuekin eskulan saioa egingo dute Ekoetxean

Uztarria.eus 2018ko mai. 2a, 14:39

LH 1 eta 4. maila arteko umeek eta beraien senideek eskualanak egingo dituzte material birziklatuekin, maiatzaren 13an. Izena hilaren 11ra bitartean eman behar da.

Ekoetxea Azpeitiak familiei zuzendutako udaberriko bigarren ekintza antolatu du datorren asterako. Material birziklatuekin eskulanak egingo dituzte papera eta kartoia erabiliz, hilaren 13an, 10:30etik 13:00etara bitartean.

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arteko umeek eta beraien familiek parte har dezakete saioan, eta izena hilaren 11ra bitartean eman behar da. Horretarako, 943-81 24 48 telefonora deitu daiteke.