'Mikrouhinak' saioa

Sormena bai, baina zertarako?

Uztarria.eus 2018ko mai. 2a, 18:43

Sormena eta sormen guneak izan zituzten hizpide joan zen astean Dinamoa sorgintza gunean egindako hiru eguneko Sormena zertarako? Soreasuko sormen gunearen atariko hausnarketak jardunaldietan. Azpeitiko Kultur Mahaiak udalaren laguntzarekin antolatu zituen solasaldiak, eta Kultur Mahaiko ordezkarien esanetan, "interesgarriak" izan ziren saioak. "Ondo etorri zaizkigu hitzaldiak aurrera egiteko. Sormen guneen ezaugarriak-eta ezagutu ahal izan ditugu, eta balorazio positiboa egiten dugu", azaldu du Xabier Gantzarain Kultur Mahaiko teknikariak.

Lehen solasaldia asteartean izan zen, eta Idoia Zabaleta koreografo eta dantzariak eskainiko zuen. Zabaletak Azala espazioa jarri zuen martxan Lasierran (Araba), eta proiektuaren nondik norakoak azalduko zituen. Asteazkeneko hitzaldia Koldo Izagirre idazleak eman zuen, begirada Azpeitian jarrita. Hark sormenaz harago, Azpeitiko sormen gunea izan zuen hizpide. Hausnarketa saioetan azken asteazkenean izan zen. Ane Agirre Tabakalerako erakusketen eta sortzailearen guneko ardurandunak, Oskia Ugarte Nafarroako Huarte Zentroko kudeatzaileetakoak eta Ixabel Millet Hendaiako Borderline Fabrikako kideak mahai-ingurua eskainiko zuten.

Saio horien guztien laburpen bideoa da honako hau, Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarri duten Mikrouhinak proiektuaren barruan egindakoa.