Sua piztu da Erdikaleko Intz tabernan

Uztarria.eus 2018ko mai. 1a, 23:05

19:30 aldera gertatu da. Taberna eta etxepea hustu dituzte badaezpada, baina ez da kalte pertsonalik izan. Suhiltzaileek sua itzali dute, ordubete inguruz jarraitu dute lanean, baina ez dute zehaztu zerk eragin duen sua.

Erdikaleko Intz tabernan sua piztu da gaur arratsean. 19:30 aldera gertatu da ezbeharra. Kea ateratzen hasi dela jabetuta, taberna hustu dute eta etxepea ere bai, badaezpada, udaltzainek jakinarazi dutenez; baina ez da kalte pertsonalik izan.

Suhiltzaileak minutu gutxiren buruan iritsi dira. Taberna barrura sartu eta sua itzali ondoren, ordubetez jarraitu dute tokian lanean; hori dela eta, 20:15 aldera zintaz hesitu dute kalea sutea gertatu den parean, jendea ez pasatzeko, segurtasun neurri gisara. Kalte materialak eragin ditu suak tabernan, baina momentuz ez dute zehaztu zerk eragin duen sua.