Saninazioetako zezenketen kartela jakinarazi du Zezenzale Batzordeak

Uztarria.eus 2018ko api. 30a, 10:38
Azpeitiko zezen plaza.

Saninazioetako zezenketetan ikusi ahal izango diren zezenak Ana Romero (Cadiz, Andaluzia), La Quinta (Cordoba, Andaluzia) eta Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia) ganadutegietakoak izango dira. Zezenketak uztailaren 29an, 30ean eta 31n izango dira.

Saninazioetako zezenketen egitaraua jakinarazi du Azpeitiko Zezenzale Batzordeak. Uztailaren 29an, 30ean  eta 31n izango dira aurten zezenketak. Aurten ere, "zezenen aldeko apustua" egin dute batzordeko kideek. Ekarriko dituzten zezenak Ana Romero (Cadiz, Andaluzia), La Quinta (Cordoba, Andaluzia) eta Celestino Cuadri (Huelva, Andaluzia) ganadutegietakoak izango dira. 

Uztailaren 29an Ana Romero gandutegiko zezenekin arituko dira Emilio de Justo, Juan del Alamo eta Luis David Adame. Bigarren zezenketan, uztailaren 30ekoan, Curro Diaz, El Fandi eta Sebastian Castella toreatzaileak izango dira Azpeitiko zezen plazan, eta horiek La Quinta ganadutegiko zezenak toreatuko dituzte. Hirugarren eta azken zezenketa uztailaren 31n izango da, eta Ruben Pinar, Pepe Moral eta Tomas Campos ariko dira Celestino Cuadri ganadutegiko zezenekin.