Maite Etxezarretak Pagoeta Mendi Lasterketa irabazi eta marka ezarri du

Uztarria.eus 2018ko api. 30a, 10:40
Maite Etxezarreta podiumean, txapelarekin. (Pagoeta mendi lasterketa)

Atzo jokatu zen probaren XV. edizioa, eta azpeitiarra izan zen emakumeetan nagusi 21 kilometroko proban. Etxezarretak Pagoetako lasterketako emakumeen marka ezarri du, bera izan baita probaren hamabost edizioetan denbora onena lortu duen kirolaria. 01:50:49 denbora marka ezarri du.

Izarraizkoa ez zen izan atzo eskualdean jokatu zen lasterketa bakarra; izan ere, atzo goizean izan zen Pagoeta Mendi Lasterketaren XV. edizioa. Zarautzen jokatutako 21 kilometroko proba luzea Maite Etxezarreta azpeitiar lasterkariak irabazi zuen, 01:50:49 denborarekin helmugaratuta. Etxezarretak Pagoetako lasterketako emakumeen marka ezarri du, bera izan baita probaren hamabost edizioetan denbora onena lortu duen kirolaria. Etxezarretaren ostean helmugaratu zen Uxoa Irigoien getariarra (01:57:27) eta hirugarren Nerea Amilibia zarauztarra sailkatu zen, 02:0126 denborarekin.

Guztira, 235 lasterkarik parte hartu zuten atzoko proba luzean. Honako lotura honetan ikus daiteke probaren sailkapen osoa.