Animalien erabileraren inguruko eztabaida hizpide, 'Gurean' dokumentalaren emanaldian

Uztarria.eus 2018ko api. 29a, 19:24

Askekintzak eta Oinatz elkarte animalistak elkarlanean antolatuta, Gurean dokumentala eskaini zuten atzo, zapatua, arratsaldean Baigerako aretoan. Egileen hitzetan, Gureanen xedea da "animalien erabileraren inguruko eztabaida sortzea eta herrietako tradizio horiek zalantzan jartzea", eta horretarako ekarri zuten Azpeitira ere.

Dokumental emanaldira bertaratu ziren herritarrek Euskal Herriko 30 herritako jaietan ezkutuan hartutako irudiak ikusteko parada izan zuten atzokoan, ondoren horien inguruan eztabaidatzeko. Irudi horien artean daude Azpeitiko zezenketetan grabatutako batzuk. Besteak beste, Hernanin, Lezon, Saran, Astigarragan, Gasteizen, Bilbon, Altzan, Zumarragan eta Donostian grabatutako irudiek osatzen dute Gurean

(Argazkia: Askekintza)