Maiatzaren 1erako manifestazioa deitu dute herriko zenbait eragilek

Uztarria.eus 2018ko api. 29a, 19:36
Iazko Maiatzaren 1erako Gaztetxeak deitu zuen mobilizazioko irudia. (Gaztetxie)

Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek deitu dute mobilizazioa, Langile boterea eraiki lelopean. Hitzordua 19:00etan jarri dute, plazan.

Asteartean Maiatzak 1 izango da, Langileen Nazioarteko Eguna. Data horren harira, manifestazioa deitu dute Azpeitiko Gaztetxeak, Ikasle Abertzaleakek, Ernaik, Basanderiek asanblada feministak eta LABek Langile boterea eraiki lelopean. Herritarrei dei egin diete beren deialdira batzeko. Manifestazioa 19:00etan hasiko da plazan, eta leku berean amaituko da.

Goizerako, aldiz, mahai ingurua antolatu du Gaztetxeak. Langile boterearen eraikuntzaz arituko dira 10:00etan hasita.