Txikienek 'OA-Huetak' ikuskizunarekin gozatu dute

Uztarria.eus 2018ko api. 28a, 20:50

Eguraldi petrala egin badu ere, izan dute zer egin gaur arratsaldean haurrek herrian. Izan ere, Elirale konpainiak Oa-Huetak ikuskizuna eskaini du Sanagustin kulturgunean. Dantza eta musika uztartu dituzte Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoien antzezleek, eta umeek haien saioarekin gozatu ahal izan dute.