Azpeitia eta Beizama arteko autobusak Landeta hiribidean egingo du geldialdia maiatzaren 1etik aurrera

Uztarria.eus 2018ko api. 29a, 11:17
UK-04 lineako autobusek Landeta hiribidean egingo dute geldialdia.

Atxubiaga kalean egiten dute linea horretako autobusek ohiko geldialdia, baina lan batzuk tarteko, aldatu egingo dute, eta Mendizabal erretegiaren parean geldituko dira obrak bukatu bitartean.

Azpeitia eta Beizama arteko UK-04 autobus linearen Landetako geltokia aldatu egingo dute maiatzaren 1etik aurrera. Atxubiaga kaleko geltokian beharrean, Landeta Hiribidean –Mendizabal erretegiaren parean– egingo du geldialdia autobusak. Atxubiaga kalean lanak egingo dituztelako aldatuko dute autobus linea horren geralekua behin-behinean, obrak bukatzen dituztenera arte.