Bertsoak, derbia girotzeko

Uztarria.eus 2018ko api. 28a, 12:42

Atzo, ostirala, Bertso Derbiaren XI. edizioa izan zen Soreau antzokian, eta dozenaka lagun izan ziren bertan saioaz gozatzen. Hain zuzen ere, Realeko eta Athleticeko gizonek gaur, zapatua, arratsaldean Anoeta futbol zelaian jokatuko duten derbiaren atarikoa izan zen atzoko saioa. Reala ordezkatuko zuten Maddalen Arzallusek, Amets Arzallusek eta Andoni Egañak. Athletic, berriz, Angel Mari Peñagarikanok, Etxahun Lekuek eta Jone Uriak. Iker Iriartek egin zituen gai jartzaile lanak.

Realaren eta Athleticen fundazioek, Lankuk, Kulturaz kooperatibak eta Azpeitiko Udalak antolatu zuten Bertso Derbia, eta lehen aldiz hiriburuetatik atera zen atzokoan. Izan ere, Bertso Derbiaren orain arteko edizio guztiak Donostian eta Bilbon egin dituzte.

Hona hemen, atzoko saioko irudi batzuk (Argazkiak: Reala):