Lurrun trenak bihar, etzi eta asteartean ibiliko dira Burdinbidearen Euskal Museoan

Uztarria.eus 2018ko api. 27a, 17:51
Lurrun trenak lau irteera egingo ditu datozen egunetan. (BEM Fundazioa)

Guztira, Lasaora lau joan-etorri egingo ditu trenak jai zubi honetan, bihar bi, eta igandean eta asteartean bana. Astelehenean, aldiz, itxita egongo da museoa.

Maiatzaren 1a dela-eta asteburu luzea izango da askorentzat gaur abiatuko dena. Burdinbidearen Euskal Museoan ere jai zubia baliatuko dute asteburua lutzatzeko. Astelehenean, ohi bezala, museoa itxita egongo den arren, asteartean (maiatzak 1) jaiegunetako eskaintza izango da Urolako trenaren estazio zenean dagoen museoan; horrela, lurrun trenean ibiltzeko aukera izango dute bisitariek egun horretan.

Guztira, Lasaora lau joan-etorri egingo ditu trenak jai zubi honetan: bihar bi, 12:30ean eta 18:00etan; eta igandean eta asteartean bana, biak 12:30ean. Museoko erakusketa, berriz, zapatuan goiz eta arratsaldez ikus ahal izango da, eta goizez bakarrik igandean eta asteartean.