Haurrei zuzendutako 'Oa-Huetak' dantza eta musika emanaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2018ko api. 27a, 10:46
'Oa-Huetak' emanaldiko irudi bat. (Kulturaz.eus)

Dantza eta musika uztartuko dituen Sarea dantza zirkuituaren barruko emanaldia, 2 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa da. 17:00etan izango da saioa, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak hiru euroren trukean eros daiteke kulturgunean nahiz Kulturaz.eus webgunean.

Elirale konpainiaren Oa-Huetak ikuskizuna antolatu du Kulturaz kooperatibak biharko. Dantza eta musika uztartuko dituen Sarea dantza zirkuituaren barruko emanaldia, 2 urtetik gorako haurrei zuzendutakoa da. Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen dira antzezleak, eta 30 minutu inguruko ikuskizuna eskainiko dute. 17:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean.

Emanaldirako sarrerak hiru euroren trukean eskura daitezke Sanagustin kulturgunean nahiz Kulturaz.eus webgunean.