Su hartu du Paulo VI.a auzuneko etxebizitza bateko ke-erauzgailuak

Uztarria.eus 2018ko api. 27a, 14:42

Sutea izan da gaur, ostirala, goizean Pablo VI.a auzuneko etxebizitza batean. Su hartu du auzune horretako 9. zenbakiko etxe bateko ke-erauzgailuak, eta bizilagunak etxetik atera dituzte. Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileen hiru kamioi, ertzaintza eta udaltzaingoa bertaratu dira sutearen tokira. Dagoeneko kontrolpean dute sua.