Oriora eta Aginagara irteera egingo dute bailarako jubilatuek

Uztarria.eus 2018ko api. 27a, 12:26
Orio. (Orioko Udala)

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako elkarteetako bazkideek maiatzaren 24an egingo dute urteroko txangoa. Baigerak asteazkenean irekiko du izen-ematea.

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako jubilatu elkarteetako kideek maiatzaren 24an egingo dute urteroko txango bateratua. Aurten ere, Orion goiz pasa ibili ondoren, Aginagan sagardotegian bazkaldu eta ondoren dantzarako tartea ere izango dute.

Azpeitiarrek 10:30ean hartuko dute autobusa, San Martin egoitzaren atarian. Orion, 12:00etan meza izango dute, eta ondoren txikiteoa, kantariek girotuta. 14:30ean hasiko dute bazkaria Aginagako Errasti sagardotegian, eta bazkalondoan pare bat orduz erromeria giroaz gozatzeko parada ere izango dute bailarako erretirodunek.

Baigerak asteazkenean, maiatzak 2, irekiko du izen-ematea Baigera Ieko bulegoan. Maiatzaren 21a arte egongo da izena emateko aukera, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era.