'Gurean' dokumentala emango dute bihar Baigerako aretoan

Uztarria.eus 2018ko api. 27a, 12:27

Askekintzak eta Oinatz elkarte animalistak elkarlanean antolatuta, Gurean dokumentala eskainiko dute bihar, zapatua, Baigeraren aretoan, 19:00etan hasita. Euskal Herriko 30 herritako jaietan hartutako irudiak jaso ditu Askekintzak Gurean dokumentalean. Hain zuzen, lau urtez ezkutuan grabatutako irudiekin osatu dute ikus-entzunezkoa, eta tartean daude Azpeitiko zezenketetan hartutako irudiak. Besteak beste, Hernanin, Lezon, Saran, Astigarragan, Gasteizen, Bilbon, Altzan, Zumarragan eta Donostian grabatutako irudiek osatzen dute Gurean

Kolektiboak azaldu duenez, animaliei festetan ematen zaien erabilera erakutsi eta "hausnarketa sustatu" nahi dute dokumentalarekin: "Animaliek festetan pairatzen duten zapalkuntza agerian uztea nahi dugu. Horregatik, dokumental honen helburua da herrietako tradizio horiek zalantzan jartzea eta Euskal Herrian gogoeta zein eztabaida bat mahai gainean jartzea".