Euskal sagardoaz saioa egin dute eskualdeko ostalariek

Uztarria.eus 2018ko api. 26a, 11:30

Eskualdeko hainbat ostalarik Euskal Sagardoaren inguruko saioa egin zuten atzo, asteazkena, Azoka Plazaren barruan. Askotariko sagardoak dastatzeko aukera izan zuten goiz partean, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri izenaren koordinatzaileak lagunduta.