'Yo, Tonya' eta 'Peter Rabbit' filmak ikusi ahalko dira datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko api. 26a, 10:18

Yo, Tonya eta Peter Rabbit filmak emango dituzte asteburuan eta astelehenean Soreasu antzokian. Craig Gillespiek zuzendutako Yo, Tonya (AEB, 2017) zapatuan (22:00), igandean (19:30) eta astelehenean (21:00) ikusi ahal izango da. Peter rabbit (AEB, 2018) fantasiazko filma, aldiz, igandean (16:30) emango dute. Bideoan Yo, Tonya filmaren trailerra ikus daiteke.