Azpeitia eta Zestoa arteko errepidea konpontzen hasiko dira aurki

Uztarria.eus 2018ko api. 26a, 11:39
Ezkuzta parean trafikoa txandakatuz bideratu dute egunotan.

Egunotan errepideko dilatazio juntak berritzen ari dira beharginak, eta aurki hasiko dira errepidearen zorua berritzen. Obrek trafikoan eragina izango dute, eta, aldundiak azaldu duenez, gutxienez, maiatzaren bukaerara arte ariko dira lanok egiten.

Azpeitia eta Zestoa arteko errepidea konpontzen hasi behar du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, Azpeitiko sarreratik Zestoako sarrerara bitarteko bost kilometro pasatxo atonduko dituzte. Egunotan errepideko dilatazio juntak berritzen ari dira beharginak, eta aurki hasiko dira errepidearen zorua berritzen. Obrek trafikoan eragina izango dute, eta, aldundiak azaldu duenez, gutxienez, maiatzaren bukaerara arte ariko dira lanok egiten. "Negua benetan gogorra izan da, eta errepidea oso kaltetuta utzi du", azaldu dute.