Bertsomovieda! lehiaketaren finalean da hainbat ikasle azpeitiarrek egindako bideoa

Uztarria.eus 2018ko api. 25a, 13:18

Azpeitiko hainbat ikaslek BEITB ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Bertsomovieda! bideo lehiaketara. Hain zuzen ere, Julen Brizek, Xabi Abaunzek, Jon Martinezek eta Lantz Unanuek osatu dute bideoa, eta beraiek aritu dira aktore lanetan.

Beste bederatzi bideorekin da lehian azpeitiarrek egindakoa, eta herritarrek dagoeneko eman dezakete gustuko bideoaren aldeko boza, Bertsomovieda!-ren webgunean. Ostirala izango da botoa emateko azken eguna. Sari banaketa ekitaldia, berriz, maiatzaren 3an egingo dute Beasainen.