Inazio Olazabal, ahosoinua jotzen trebea

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 24a, 23:11

Inazio Olazabal (Beizama, 1950) Azpeitiko bizilaguna trebea da harmonika jotzen. Gaur egun jubilatuta dago, eta denbora librean hainbat jarduera egiteko ohitura du, ahosoinua jotzea kasu. Duela hamabost urte hasi zen harmonika jotzen, eta gaur egun era askotako kantuak jotzen ditu, hala nola abesti herrikoiak, Benito Lertxundiren kantak edota hainbat trikiti pieza. Urola Kostako Hitzak Olazabalekin hitz egin du, eta haren inguruko erreportajea kaletaruko du biharko egunkarian. Hona hemen aurrerapen bideoa: