Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitasmoen barruan, genalogiaren hastapeneko tailerra egin zuten hainbat lagunek joan zen zapatuan Udal Liburutegian. Gaiak interesa piztu zuen Udal Liburutegiko kideen arabera; izan ere, jende ugari izan zen Jesus Aldaba eta Patxi Larrañaga Antzinako Elkarteko kideen solasaldia entzuten, eta horiek genealogiari buruzko oinarrizko ezagutzak jaso ahal izan zituzten.
Udal Liburutegiak antolatutako egitasmoak datozen egunetan ere izango dira. Hain zuzen ere, gaur Laura esaten zioten liburuaz solasaldia izango da, bihar irakurketa errazaren saioa egingo dute eta umeentzat margo eta eskulan tailerrak izango dira bihar eta etzi.
Apirilak 24, asteartea
- Laura esaten zioten liburuaren gaineko literatur solasaldia. Pako Aristik gidatuta, Leire Ibarguren idazleak eta Miren Odriozola protagonistak ere parte hartuko dute. 18:00etan.
Apirilak 25, asteazkena
- Irakurketa erraza.
- Margotze saioa, 17:30ean.
Apirilak 26, osteguna
- Eskulan tailerra, LH3-LH6 arteko haurrentzat. 18:00etan.