Joan den ostegunean gizonezko batek bere emazte ohia eta haren ama hil zituen Gasteizen. Gertaera hori salatzeko, elkarretaratzea deitu du Basanderiek gazte asanblada feministak gaur arratsalderako, eta dozenaka lagunek egin dute bat deialdiarekin. 19:30ean hasita, Erasorik ez erantzunik gabe lelodun pankartaren atzean egin dute elkarretaratzea, plazan.
46 urteko gizon batek joan zen ostiralean hil zituen bi emakumeak Gasteizko Lakua-Arriaga auzoan. Hiltzailea atxilotu egin zuen Ertzaintzak, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin ondoren. Zauri arinekin eraman zuten ospitalera gizona, eta gaur behin-behinean espetxera bidali du epaileak.