Txupinazoarekin hasi zuten atzo Gazte Astea

Uztarria.eus 2018ko api. 23a, 12:59

Eguerdian botatako txupinazoarekin hasi zuten Gaztetxeko kideek atzo aurtengo Gazte Astea. Gipuzkoa Klasika txirrindulari proba zela-eta Perez Arregi plazan egin zituzten atzoko ekitaldiak, hala nola Azoka Kulturala, Ostomila txotxongiloaren Osaba untxiaren istorioa emanaldia eta bazkaria. Arratsaldean, berriz, Apalatxeren eta Isuo Sasiiaren kontzertu akustikoak izan ziren. Gaztetxeko kideek grabatutako bideoan ikus daiteke txupinazioaren unea.

Atzo hasi zen Gazte Astea, eta datorren maiatzaren 1era bitartean ez da faltako ekitaldirik. Izan ere, hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak, parodia kritikoa, parrillada eta txokolatada izango dira, besteak beste, datozen egunetan. 

2018ko Gazte Astearen egitaraua osorik, hemen:

Gaur, astelehena

18:00etan, Literatura, kontsumo kulturala edo sormenaren kultura? hitzaldia, Iratxe Retolazaren eskutik. Ondoren, afari tertulia. 

Bihar, asteartea:

18:00etan, Venezuelako proiektu komunala hitzaldia, Luismi Huarteren eskutik. Ondoren, afari tertulia. 

Etzi, asteazkena

18:00etan, Kapital akumulazioa eta turismoa Donostian hitzaldia, Hotel+ ez kolektiboko kideen eskutik. Ondoren, afari tertulia. 

Apirilak 26, osteguna

18:00etan, Euskal Herriko langile mugimenduaren historia hitzaldia, Jon Kortazarren eskutik. Ondoren, luntxa.

22:00etan, film laburren txapelketara aurkeztutako ikus-entzunezkoen emanaldia. 

Apirilak 27, ostirala

21:00etan, parrillada, udaletxeko arkupeetan. 

Ondoren, gaztetxeko kideen parodia kritikoa. 

Apirilak 28, zapatua

14:30ean, bazkaria Gaztetxean. 

Bazkalostean, kantaldia Tony Rocket abeslariarekin. 

20:00etan, luntxa. Ondoren, bingo musikatua. 

22:30ean, karaokea.

Apirilak 29, igandea

19:00etan, Peputz bakarlariaren emanaldia eta txokolatada. 

Apirilak 30, astelehena

18:00etan, Langile autodefentsa hitzaldia Andrea Bartolo eta RAeko kide baten eskutik. Ondoren, afari tertulia.

Maiatzak 1, asteartea

Goizean (ordua zehazteko dago), mahai ingurua Gaztetxean. 

14:00etan, bazkaria. 

19:00etan, Langile boterea eraiki lelopean manifestazioa plazatik abiatuta.