'Elkarrekin-Together' dokumentala aurkeztu du Angel Oiarbidek

Uztarria.eus 2018ko api. 23a, 12:13

Gure Esku Dago dinamikaren bozeramaile Angel Oiarbide Azpeitian izan zen ostiralean. Hain zuzen ere, Elkarrekin-Together dokumentala aurkezten izan zen Soreasu antzokian. 22:00etan hasita eman zuten ikus-entzunezkoa, eta bertaratu ziren hainbat lagunen aurrean solasaldi eskaini zuen Oiarbidek.

Honako lotura honetan irakur daiteke joan zen astean Urola Kostako Hitzak Oiarbideri egindako elkarrizketa.