Giro ederrean ospatu dute Santa Engrazi Eguna herriko mendizaleek

Uztarria.eus 2018ko api. 22a, 21:05

Santa Engraziko eguna ospatu dute gaur Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek. Azpeititik mendizale batzuk oinez joan dira gaur goizean, eta beste batzuk, berriz, Zestoara autobusez joan dira. Zestoan Agirokoekin elkartu eta Santa Engrazirainoko bidea oinez egin dute. Ermitan meza izan da 12:00etan, eta Beheko Bentan, berriz, salda hartu dute. Ondoren, haur jolasak egin dituzte eta itxulapikoak puskatzen aritu dira. Eguraldia lagun, Santa Engrazin bertan prestatu duten paella jan dute mendizale guztiek.

Hona hemen Santa Engrazi eguna argazkitan. (Irudiak: Maitane Soraluze)