Jurgi Urangak lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan

Uztarria.eus 2018ko api. 22a, 11:35

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikaslea da Jurgi Uranga, eta lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' XIV. Espainiako altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan, Ezkio Itsason dagoen Igartubeiti baserri museoaren proiektua aurkeztuta. 

Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikasle Jurgi Uranga Agirrek lehen saria irabazi du 'Ciudad de Irun' & 'Ciudad de Badajoz' XIV. Espainiako altzari eta egur arloko produktuen garapeneko lehiaketan. Egitasmo horren bidez egurraren eta altzarigintzaren arloan ikasleek garatutako proiektu onena saritzen dute. Uranga erdi mailako zikloa ari da ikasten Azkoitiko Izarraitz eskolan, eta Ezkio Itsason dagoen Igartubeiti baserri museoaren proiektua aurkeztu zuen lehiaketara Cadwork programa erabilita.