Bertsoaz gozatzera, finalera

Gipuzkoako Hitza 2018ko api. 20a, 16:35
Goian eskubitik hasita, aurrenak dira Imanol Albizu eta Oihana Labiano. (Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Gipuzkoako bertsolari gazteek asteburu ederra dute zain. Lasturren (Deba) elkartuko dira gehien atsegin duten gauzetako bat egiteko: bertsotan aritzeko. Gaur jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko 38. Bertso Txapelketaren finala, eta harekin hasiko da bertso eskoletako gazteen egonaldia. Finalean izango dira Imanol Albizu eta Oihana Labiano azpeitiarrak. Finalaren atarian, zortzi finalistekin hitz egin du Gipuzkoako Hitzak, eta beren sentipenak eta bizipenak jaso ditu honako erreportajean. 

Gipuzkoako bertsolari gazteek asteburu ederra dute zain. Lasturren (Deba) elkartuko dira gehien atsegin duten gauzetako bat egiteko: bertsotan aritzeko. Gaur jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko bat-bateko 38. Bertso Txapelketaren finala, eta harekin hasiko da bertso eskoletako gazteen egonaldia. Finalaren atarian, urduri bezain gogotsu daude eskolartekoaren azken plazara aterako diren zortzi bertsolariak.

Otsailaren 12an hasi zen txapelketa, Zestoan, eta Orion, Oñatin, Hernanin eta Anoetan egin ditu geldialdiak; guztira, bost kanporaketa izan ditu eskolarteko sariketak. 14 eta 18 urte arteko 27 gaztek parte hartu dute bertan. Azken txanpa falta da orain, eta beren abileziak erakusteko pronto daude finalera iritsi diren zortzi gazteak: Uxue Alkorta eta Aner Peritz Euzkitze zarauztarrak; Aitor Tatiegi oñatiarra; Oihana eta Haizea Arana ahizpa eskoriatzarrak; Maddi Aiestaran beasaindarra; eta Oihana Labiano eta Imanol Albizu azpeitiarrak.

anporaketa bana jokatu dute bertsolariek, eta saioen irabazleak zuzenean pasatu dira finalera. Finalera iritsi diren zortzi gazteak, oro har, gustura daude egindako lanarekin. Iazko txapelak aurtengo lehian “presioa” eragin dio Oihana Aranari, baina, hala ere, saio txukuna egin zuela dio: “Iaz nik irabazi nuen txapelketa, eta banuen horren presioa. Hala ere, uste dut jakin dudala hori kudeatzen”. Haren ahizpa bikiak, Haizeak, Oñatiko kanporaketa irabazi zuen, eta kantuan “bertso eskolan bezain gustura” aritu zela kontatu du: “Ez nuen espero halako saioa egiterik, aurreko urtean nahikoa gorputzaldi txarrarekin atera nintzelako txapelketatik, batez ere. Poto egin nuen eta… Aurten oso niretik kantatu dut, oso gustura”. Oñatiko saioan abestu zuen Tatiegik ere, eta hark bestelako sentipenarekin amaitu zuen etxean jokatutako kanporaketa: “Nire herrian kantatu nuen, eta, ziurrenik, horrek jarri ninduen hain urduri; eta urduri egotea inoiz ez da lagungarria. Gainera, akats bat egin nuen, eta, horregatik, ez nuen espero finalera iritsiko nintzenik. Etxean gelditu nintzen finaleko bertsolarien zerrenda esan zuten egunean, ez nuelako uste sailkatuko nintzenik. Lagunek Whatsapp bidez bidalitako audio mezu bati esker jakin nuen finalera sailkatu nintzela”.

Erreportajea osorik, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.