Hainbat liburu salgai jarriko du Udalak gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2018ko api. 20a, 13:36

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira jarriko dute postua Azoka Plazaren ondoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Udalak argitaratutako liburuak bost euroren trukean eskuratu ahal izango dituzte herritarrek.

Apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, hainbat egitasmo antolatu dute Udalak eta Udal Liburutegiak. Egitasmo horiei hasiera gur emango diete; izan ere, Liburuaren Eguna antolatu dute gaur arratsalderako. 18:00etatik 20:00etara bitartean liburuak saltzeko postua jarriko dute Azoka Plazaren ondoan, eta udalak argitaratutako liburuak bost euroren trukean eskuratu ahal izango dituzte herritarrek.

Honako albiste honetan irakur daitezke Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta herrian antolatu dituzte egitasmoak.