Azkoitia-Tolosa autobus linean aldaketak izango dira bihar Rallysprinta dela eta

Uztarria.eus | Besterik | Artikulua
2018-04-20 10:24

Bertan behera geldituko dira Azkoititik 16:00etan eta 19:00etan irteten diren autobusak, baita Errezildik 16:30ean eta 19:30ean ateratzen diren autobusak ere.

XIX. Rallysprinta izango da bihar, zapatua, Azpeitian, eta horrek eragina izango du Azkoitia-Tolosa autobus lineako (UK 02 linea) arratsaldeko zerbitzuetan. Aldaketek Azkoititik eta Errezildik irteten diren autobusei erangingo diete, eta horrenbestez, baita Azpeititik igarotzen diren autobusei ere. Azkoititik 16:00etan eta 19:00etan irteten diren autobusak ez dira aterako; hau da, bi zerbitzu horiek bertan behera utziko ditu Lurraldebusek. Autobus zerbitzu horiez gain, bertan behera geldituko dira Errezildik 16:30ean eta 19:30ean ateratzen diren autobusak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa