Kamioi bat errepidetik atera da Azpeitia eta Azkoitia artean, eta errai bat itxita dago

Uztarria.eus 2018ko api. 20a, 11:48

07:00ak inguruan gertatu da istripua Munategi eta Azkoitia artean. Ondorioz, kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute. Ezbeharra medio, errai bat itxita dago, eta une honetan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen. 

Munategi eta Azkoitia artean, GI 631 errepidean, kamioi bat bidetik atera da 07:00ak inguruan. Ezbeharraren ondorioz, kamioi gidaria Zumarragako ospitalera eraman dute, baina Ertzaintzak Uztarriari adierazi dionez "ez du zauri larririk". Alabaina, istripuak oztopoak eragin ditu zirkulazioan, eta errai bat itxita dago, eta une honetan Ertzaintza ari da trafikoa zuzentzen.