Ireki dute Sare Eguneko kros herrikoirako izen-ematea

Uztarria.eus 2018ko api. 19a, 19:32
Sare Eguneko krosaren ibilbidea.

Interneten eman daiteke jada izena maiatzaren 19ko lasterketarako; maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik aukera hori. Aurten umeentzako kros txikia ere izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Maiatzaren 5ean emango ditu Azpeitiko Sarek hil horren 19an egingo den aurtengo Sare Egunaren gaineko xehetasun guztiak, baina dagoeneko hasi dira egun horretako zenbait egitasmo bidea egiten. Horrela, gaur jakinarazi dute antolatzaileek irekita dagoela dagoeneko Sare Eguneko kros herrikoian parte hartzeko izen-ematea. Interneten, Kirolprobak.com webgunean, eman daiteke 5,6 kilometroko ibilbidea izango duen lasterketerako izena, maiatzaren 18ra arte.

Berrikuntza bat ere iragarri du Azpeitiko Sarek kros herrikoiaren bueltan. Izan ere, lehen aldiz kros txikia ere antolatu dute, umeei zuzenduta.