Karta jokoetako txapelak banatu ditu Baigerak

Uztarria.eus 2018ko api. 19a, 18:53

Aurten ere jokatu dituzte Baigera jubilatuen elkarteak antolatutako karta joko txapelketak, eta erabakita daude txapeldunak. Musean, eskoban, punttuan zein tutean, ligaxka eran jokatu dituzte aurtengo txapelketak, denek denen kontra jokatuta. Museko eta eskobako finalak hilaren 9an jokatu zituzten, Baigera Ien lehendabizikoa eta Baigera IIn bestea; eta hilaren 11n, berriz, punttukoa (Baigera Ien) eta tutekoa (Baigera IIn).

Honela geratu dira aurtengo karta joko txapelketetako ohorezko postuak:

Musean:

  1. Lurdes Aginagalde eta Pello Odriozola.
  2. Pilar Mujika eta Antonio Otamendi.
  3. Kandido Mitxelena eta Txomin Ridruejo.

Eskoban:

  1. Amaia Garmendia eta Ana Olaizola.
  2. Tomas Segurola eta Lurdes.
  3. Malen Ostolaza eta Rita Kerejeta.

Punttuan:

  1. Esteban Campos eta Lurdes Agirretxe.
  2. Malen Ostolaza eta Rita Kerejeta.
  3. Lurdes Aginagalde eta Pello Odriozola.

Tutean:

  1. Juan Carrasco eta Jesus Yuso.
  2. Jose Calero Pelos eta Juan Mendoza.
  3. Manuel Mendoza eta Angel Arriba.

(Argazkiak: Baigera)