Andres Gostinek hitzaldia eskaini zuen atzo Dinamoan

Uztarria.eus 2018ko api. 19a, 12:37

Paradisu Zinema zineklubak urteko laugarren saioa eskaini zuen atzo, asteazkena, Soreasuko Dinamoa sormen gunean. Atzokoa, baina, berezia izan zen; izan ere, Andres Gostin unibertsitate irakasle eta kazetariak aukeratutako La Question Humaine filma ikusi ahal izan zen. Gainera, emanaldiaren aurretik, azkoitiarrak hitzaldia eskaini zuen hainbat lagunen aurrean. (Argazkia: Irene Elorza)