'El hilo invisible' eta 'El pequeño vampiro' filmak emango dituzte asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2018ko api. 19a, 12:09

Bi filmek osatuko dute oraingoan ere zapatutik astelehenerako zine eskaintza Soreasu antzokian. Zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikusleen eguna) 21:00etan Paul Thomas Anderson zuzendariaren El hilo invisible (AEB, 2017) ikusteko aukera izango da; bideoan ikus daiteke haren trailerra. Igande arratsaldean, berriz, El pequeño vampiro animaziozko filma emango dute umeei eskainitako ohiko saioan, 16:30ean.