'Mikrouhinak' saioa

Folklorez eta dantzaz bete da Soreasuko oholtza 'Agorrila' ikuskizunarekin

Uztarria.eus 2018ko api. 17a, 20:07

Gero Axular dantza taldeak Agorrila dantza ikuskizuna eskaini zuen joan den larunbatean Soreasu antzokian. 1813. urteko abuztuaren 31n Donostian gertatu zen sutea du ardatz emanaldiak, eta, guztira, 80 lagun aritu ziren dantzan. Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean osatutako Mikrouhinak saioaren barruan ondutako bideoa da honakoa.