Proiektu pertsonalez eta konpromiso sozialaz hitzaldia izango da bihar Loiolako Santutegian

Uztarria.eus 2018ko api. 16a, 13:15

Loiola Zentroak antolatutako herritartasun eskola egitasmoaren barruan hitzaldia emango du Jorge Urrutiak. 19:00etan izango da doako saioa, gaztelaniaz.

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak antolatutako herritartasun eskola egitasmoaren barruko hitzaldia izango da bihar, asteartea. Jorge Urrutiak Proiektu pertsonalak eta konpromiso soziala izenburupean eskainiko du hitzaldia; gaztelaniaz izango da eta sarrera ez da ordaindu beharko. 19:00etan hasiko da solasaldia, eta liburutegiko atetik sartu beharko da hitzaldira.

"Gaurkotasuna duten kezka sozialei buruz" eztabaida bultzatzea du helburu Loiola Zentroak prestatutako egitasmoak, eta antolatzaileek alternatiben inguruan hausnartzeko bidea zabaldu nahi dute. Herritar prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi duten eta Elizan inplikatuta dauden pertsonei zuzendu dizkiete hitzaldiak.

Joan zen azaroan hasi zuten hitzaldi zikloa, eta orain arte gizarteko gai desberdinak jorratu dituzte.