Tremenda Jauria eta Skakeitan taldeak igoko dira gaur Sanagustingo oholtzara

Uztarria.eus 2018ko api. 13a, 14:21
Tremenda Jauria taldeko kideak.

Tremenda Jauria eta Skakeitan taldeen kontzertuak 23:00etan hasiko dira Sanagustin kulturgunean, eta sarrerak Internetez eros daitezke edo emanaldiaren aurretik leihatilan, 10 euroren trukean.

Soinu tropikalak ardatz dituen Tremenda Jauria taldeak eskainiko du gaur gaueko lehen kontzertua, 23:00etan hasita. Cumbia, reggaetoia, merengea edo moombahtoa bere egin ditu talde madrildarrak, eta erritmo biziko doinuak entzuteko parada izango dute Sanagustinera joaten direnek. Gaueko bigarren kontzertua, berriz, Donostiako Skakeitan taldeak eskainiko du, Galera diskoarekin. Kontzerturako sarrerak Internetez eros daitezke edo emanaldiaren aurretik leihatilan, 10 euroren trukean.