Ziklomotoreen azterketa teknikoak egingo dituzte maiatzaren 7an eta 8an

Uztarria.eus 2018ko api. 12a, 18:47

Bi egunetan 09:00etatik 14:00etara egongo da Ibilgailuen Azterketa Teknikorako (IAT) estazio mugikorra Urola kaleko udal biltegian. Telefonoz hartu behar da txanda.

Ziklomotoreei azterketa teknikoa egiteko estazio mugikorra Azpeitira etorriko da maiatzaren 7an eta 8an, eta dagoeneko hartu daiteke azterketa egiteko txanda.

Bi egunetan 09:00etatik 14:00etara egongo da Ibilgailuen Azterketa Teknikorako (IAT) estazio mugikorra Urola kaleko 6. zenbakian dagoen udal biltegian. Egun horietarako txanda hartzeko, berriz, 943-76 97 53 telefono zenbakira deitu behar da.

Lehen matrikulaziotik hiru urte betetako ziklomotoreak dira azterketa teknikoa derrigorrez pasatu behar dutenak. Ziklomotorearen ezaugarri teknikoen ziurtagiria (originala), zirkulatzeko baimena, derrigorrezko asegurua eta nagusiaren nortasun agiri zenbakia dira, berriz, azterketa teknikoa egin ahal izateko aurkeztu behar diren agiriak. 27,52 euro ordaindu behar dira azterketa egiteagatik.