Altsasuko gazteen aldeko manifestaziorekin bat egin dute Azpeitiko zenbait eragilek eta norbanakok

Uztarria.eus | Politika | Bideoa
2018-04-11 11:18

Altsasuko auziko gazteei babesa erakusteko manifestazioa egingo dute zapatuan Iruñean, eta hara joateko deia egin dute herriko hainbat eragilek eta norbanakok. Guztira 375 urteko espetxe zigorra eskatzen diete auziperatutako zortzi gazteei, 2016ko urrian Altsasuko taberna batean bi guardi zibilekin izandako liskar batengatik.Terrorismo delitua egozten diete gazteei. "Bidegabekeria hori" salatu dute manifestaziorako deia egin dutenek. 

Iruñean egingo duten manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte Azpeititik, eta joan den asteburutik zabalik dago autobuserako izen-ematea. Orkatzen, Jin Clarken eta Urola Expresen eman daiteke izena. Apirilaren 14an 17:30ean irtengo da manifestazioa Iruñeko Golem zinemetatik, eta Gaztelu plazan amaituko da.

Apirilaren 16tik 27ra bitartean epaituko dituzte auziperatutako Altsasuko zortzi gazteak, Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa