Apirileko aurreneko odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2018ko api. 10a, 15:58
Bi herritar hileroko odol ateraldian. (Ramon Etxeberria)

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute hitzordua, anbulatorioan. Hil honetan bi egunetan izango da odola emateko aukera; hilaren 25ean, asteazkena, izango da bigarrena.

Hil honetan bi hitzordu izango dituzte odol emaileek. Bihar, hilak 11, apirileko lehen odol ateraldiak egingo dituzte anbulatorioan, eta odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute bertara joan eta odola emateko aukera.Bigarren hitzordua, aldiz, hileko azken asteazkenean egingo dute, apirilaren 25ean, toki eta ordutegi berean.