Igerileku txikia ordu batzuetan ez da erabilgarri izango uztaila bitarteko larunbat goizetan

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2018-04-10 12:56

Haur txikientzat igeriketa ikastaroak eskainiko dituzte zapatu honetan hasi eta uztailaren 7a bitartean. Hori dela eta, larunbatetan igerileku txikia ez da erabilgarri izango 09:00etatik 11:00etara bitartean.

Azpeitiko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, larunbat honetan hasiko dira haur txikien igeriketa ikastaroak, eta saio horiek bukatu bitarteko larunbatetan estalitako igerileku txikia ez da erabilgarri izango ordu batzuetan. Uztailaren 7an izango da ikastaroaren azken saioa, eta ordura bitarteko larunbatetan 09:00etatik 11:00etara bitartean ezingo dute igerileku txikian sartu ikastaroan parte hartzen ari ez diren erabiltzaileek.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa