Azkoitia-Azpeitiaren 25. urteurrena borobiltzeko ekitaldia, ostiralean Soreasun

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2018-04-10 11:45

Maratoi erdiaren orain arteko edizioen laburpen bideoa emango dute, eta Elena Loyok, Asier Cuevasek, Alejandro Gomezek, Alberto Juzdadok eta Miguel Mostazak hitzaldia eskainiko dute. 20:00etan izango da hitzordua eta sarrera doan da.

Aurtengo edizioaren irteera.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak 25. urteurrena ospatzen jarraitzen du. Lasterketak mende laurdena bete zuen martxoaren 24an, eta ostiralean borobilduko dituzte antolatzaileek urteurrenerako prestatu dituzten ekitaldiak. Soreasu antzokian jarri dute hitzordua, 20:00etan, eta sarrera doan izango da.

Maratoi erdiaren orain arteko edizioen laburpen bideo batekin hasiko dute ekitaldia. Ondoren, berriz, Azkoitia-Azpeitiaren ibilbidearekin lotura estua duten bost lagun igiko dira oholtzara, "lasterketa nola hasi zen, zer garapen izan duen, zertan bilakatu den eta beste istorio eta datu interesgarri batzuk" emateko. Elena Loyo, Asier Cuevas, Alejandro Gomez eta Alberto Juzdado atletak eta Miguel Mostaza managerra dira hitzaldian parte hartuko duten lagunak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa