Azpeitian izango da Gipuzkoako II. Pilota Eguna

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2018-04-09 14:20

Maiatzaren 20an, igandez, izango da Pilota Eguna. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Azpeitia aukeratu dute festa eguna ospatzeko. Oraindik egitaraua ez dute zehaztu, baina pilota ardatz duten hainbat ekintza izango dira herrian egun osoan zehar. Izarraitzen berrinaugurazioa ere egun horretan egingo dute.

Azpeitian izango da Pilota Egunaren aurtengo edizioa, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak gaur jakinarazi duenez. Maiatzaren 20rako, igandea, jarri dute hitzordua egunaren antolatzaileek, eta oraindik zehaztu ez badute ere, pilota ardatz duten hainbat ekintza izango dira Azpeitian egun osoan zehar.

Egun hori aprobetxatuko dute Izarraitz pilotalekuaren berrinaugurazioa egiteko. Hala jakinarazi du Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuak Twitter sare sozialean. Xehetasunak jakin ahala zabaltzen joango direla esan du. Martxoan ekin zion Azpeitiko Udalak Izarraitz eraberritzeko lanei. 

Iaz egin zuten Pilota Eguna lehenengoz, Donostian.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa